Nafarroako bere lurraldeari dagozkion zergak ezartzeko eta biltzeko ahalmena du. Lortutako diru-sarrerekin, bere eskumeneko zerbitzu publikoak finantzatzen ditu (osasuna, hezkuntza, gizarte-politikak, errepideak eta abar) eta, ekarpen ekonomikoaren bidez, Estatuari bere gain hartuta ez dituen eta, beraz, bere lurraldean Estatuko administrazioak eskaintzen dituen eskuduntzei dagokien zenbatekoa ordaintzen dio.

Sistema hori eraentzeko, Hitzarmenak Nafarroaren eta Estatuaren arteko zerga- eta finantza-harremanak ezartzen eta bateratzen ditu eta ekarpen ekonomikoa kalkulatzeko mekanismoa finkatzen du.

Sistema hori XIX. mendearen erdialdean sortu zen, Nafarroak Erresuma izaera galdu zuenean eta espainiar merkatu bakarra deitu daitekeenean sartu zenean. Harrezkero, mota guztietako erregimen politiko eta zerga-erregimenekin batera existitu du, Europar Batasunak Europako Merkatu Bateraturako ezarritako eskakizunetara egokitu arte.

Zeintzuk dira bere ezaugarri nagusiak?

  • Oinarri historikoa du, Nafarroak Erresuma zenetik zuen ahalmena baita eta gaur egunera arte iritsi da aldaketa eta eguneratze ugarirekin, guztiak ere, beti, itunduak.
  • Konstituzionala da: Carta Magna-k, bere lehenengo xedapen gehigarrian, “foru-lurraldeen eskubide historikoak babesten eta errespetatzen ditu”; horien artean leudeke zerga- eta finantza-jarduera.
  • Nafarroako eta Estatuko ordezkaritzen artean itundutako izaera du eta, beraz, unilateralki ezin daiteke aldatu.
  • Mugagabea da: nahiz eta behin eta berriz eguneratu izan den unean uneko beharretara egokitzeko, Hitzarmen Ekonomikoak ez du iraungitze-datarik.
  • Aldebikoa da: Nafarroaren eta Estatuaren arteko harremanak soilik eraentzen ditu, beste lurraldeei eragin edo haiek eragotzi gabe.

Zertan bereizten da erregimen orokorretik?

Nafarroan zergak biltzen dituena eta diru-sarrera horien zatia bere gain hartuta ez dituen zerbitzuak ordaintzeko Estatuari ematen dioena foru-ogasuna den moduan, erregimen orokorreko autonomia erkidegoetan, Estatuko ogasuna izango da zergak biltzen dituena eta, ondoren, zenbatekoaren zati bat eskualde bakoitzari ematen diena –transferentzien eta zerga jakinetan egindako lagapenen bitartez– beren gastuak ordain ditzaten.

Beste funtsezko desberdintasun bat Nafarroako tokiko erakundeek euren finantzaketa, neurri handi batean, foru-ogasunak kobratutako zergetatik jasotzen dutela da.

Bi erregimenetan zerga berdinak ordaintzen al dira?

Ez nahitaez. Nafarroak Estatuan gainerakoan dauden zergekiko zerga desberdinak ezarri ditzake, baina muga batzuen baitan.

Zeharkako zerga gehienek (BEZa, alkoholaren, tabakoaren, hidrokarburoen… gaineko zergak) Europar Batasuneko itunak errespetatu behar dituzte eta, beraz, berberak izango dira bai Nafarroan bai Estatuan gainerakoan ere.

Alabaina, zuzeneko zergetan (PFEZa, Ondarearen Zerga, Sozietateena, Oinordetzena…), Nafarroak araudi desberdina ezarri dezake muga batzuen baitan. Muga horietako bat presio fiskal globalak lurralde komunarekiko baliokidea izan behar duela da.

Ondorioz, ezin daiteke esan Nafarroa paradisu fiskal bat denik ez eta, bertan, zerga gutxiago ordaintzen direnik ere.

Sistema hori onuragarria al da Nafarroarentzat?

Egia da beste adierazle batzuekin batera (horien artean, industriaren, esportazioen eta berrikuntzaren pisu handiagoa edo biztanleriaren prestakuntza-maila handiagoa), finantzaketa-sistema honek Nafarroaren oparotasunean eragin dezakeela, baina, beti ere, erantzukizunez egiten bada, autonomia horrek bere arriskuak ere bai baititu:

Batetik, Nafarroak bere zerbitzu publikoak finantzatzeko diru-sarrera nahikoa bermatu behar du, erregimen orokorreko erkidegoek erabilgarri dituzten finantzaketa-mekanismoetara sarbiderik ez baitu.

Bestetik, Nafarroak alde bakarreko arriskua hartzen du bere gain Estatuko gastu komunetara bere ekarpena egin behar baitu foru-ogasunak lortzen duen diru-sarrera maila edozein dela ere. Horrek esan nahi du urteko ekarpena gehitu egiten bada eta diru-sarrerak gutxitu egiten badira, Nafarroak baliabide gutxiago edukiko dituela bere zerbitzu propioak nahiz oinarrizko zerbitzuak (osasuna, hezkuntza eta gizarte-politikak) eta azpiegitura publikoak finantzatzeko.

Nafarroa Estatuko gainerako erkideekiko solidarioa al da?

Bai, Nafarroak Estatuari egiten dion urteko ekarpenean lurralde arteko konpentsazio-funtsetan parte hartzea sartuta baitago, Espainiako Konstituzioan aurreikusiak eskualde oparoenen eta gutxien dutenen arteko alde ekonomikoak zuzentzeko eta, baita, Estatuaren zorraren ordainketan laguntzeko ere.

Gainera, kontuan hartu behar da ekarpena eskualdearen errentaren arabera finkatzen dela (Estatuko %1,6a) eta ez biztanleriaren arabera (Estatuko %1,35a); beraz, Nafarroak bere aberastasunen araberako ekarpena egiten du.

Hitzarmenaren jatorria eta bilakaera

Hitzarmen Ekonomikoaren iturburua 1841eko Foruen Aldaketarako Legea da, Lehen Gerra Karlistaren amaieran promulgatu zena Nafarroako erregimen pribatiboa Estatuaren egituraren baitan sartzeko.

Aldaketa hori Nafarroaren parte-hartzearekin gauzatu zen; horregatik ezagutzen da Lege Itundua izenarekin ere.

Praktikan, Erresuma zaharra desagertzea eragin zuen, zeina, probintzia bat gehiago bilakatu zen, baina autonomia zabala gordez. Alderdi ekonomikoari dagokionez, bere zergak ezartzeko eta biltzeko ahalmena izaten jarraitu zuen, beti ere, muga batzuen barnean.

Ondorio nagusiak honako hauek izan ziren:

  • Nafarroak Estatuarekin zituen aduanak desagertu egin ziren. Erresuma zaharra barne-merkatuan sartuta geratu zen eta, handik aurrera, Frantziarekin zituen aduanak Gobernu zentrala hasi zen kudeatzen.
  • Foru-dohaintza erregeari; ordura arte borondatezkoa izan bazen ere, nahitaezkoa izatera pasa zen. Nafarroak, urtero, ekarpena egin behar zion Estatuari, 1,8 milioi errealetan finkatu zena.

Harrezkeroztik, Nafarroak eta Estatuak bost hitzarmen adostu dituzte foru-erregimena unean uneko agertoki politikora eta sozio-ekonomikora egokitzeko. Zehazki, 1877an, 1927an, 1941ean, 1969an eta 1990ean; azken horren testuak indarrean jarraitzeko du.

Lehenengo aldaketa 1877an egin zen, azken Gerra Karlistaren ondoren, foruen aurkako giroa, Nafarroako eta Euskal Herriko Lurralde Historikoen zerga-erregimenaren aurkakoa zena, puri-purian zela.

Testuinguru horretan, Gobernu zentrala Nafarroako zerga-autonomia ezabatzen saiatu zen, han ere, Estatuan gainerakoan zeuden zerga berdinak ezarriz; baina ez zuen egin, ekarpena 8 milioi errealetara igotzearen truke.

1893an, Nafarroako foru-erregimenarekin amaitzeko beste saiakera bat izan zen, gizarte-mobilizazio sendoa sortu zuena, Gamazada izenez ezaguna. Azkenean gauzatu ez bazen ere, gertaera horrek Espainiako Gobernuko hainbat sektoreren asmo zentralistak agerian utzi zituen.

Agertoki horretan, garrantzi handia izan zuen 1927ko testuak Nafarroako zerga-autonomiaren berariazko aitorpenak. Nafarroari zerga-erregimen propioa ezartzeko gaitasuna aitortzen zitzaion, beti ere, Estatuaren zergak eta nazioarteko itunak errespetatzen bazituen.

Nafarroak Estatuari egin beharreko ekarpena 4,6 milioi pezetetara igo zen. 

Espainiako Gerra Zibila amaituta, Nafarroako diputazioak eta gobernu frankistak Hitzarmen Ekonomiko berri bat negoziatu zuten, 1941ean onetsi zena eta 1940an Larraz ministroak sustatuko zerga-erreformari erantzuten ziona. Horretaz gain, Nafarroaren ekarpena 21 milioi pezetetara igo zen.

Espainian 50eko hamarkada amaieratik aurrera izandako eraldaketa ekonomiko eta gizarte-eraldaketa sakonaren harira, beharrezkoa izan zen Estatuarekiko zituzten finantza- eta zerga-harremanak aldatzea; aldaketa hori 1969ko Hitzarmenean islatu zen.

Berrikuntza nagusia ekarpena kalkulatzeko irizpide berriak sartu izana izan zen. Honek ekarpen bakar izateari utzi zion –ordura arte bezala– 230 milioi pezetako zati finko bat eta zati aldagarri bat, zeharkako zergetako errendimenduetako konpentsazioengatik eta esportazioari egindako desgrabazioengatik, izatera pasatuz.

1990eko Hitzarmen Ekonomikoa, gaur egun, Nafarroaren eta Estatuaren arteko zerga- eta finantza-harremanak arautzen dituen tresna da.

Hitzarmenak Nafarroak muga batzuen baitan bere zergak ezartzeko eta biltzeko duen autonomia aitortzen du, batetik, 1978ko Espainiako Konstituzioarekin bat, zeinak, Nafarroaren eskubide historikoak babesten eta errespetatzen dituen, eta, bestetik, LORAFNA lege organikoarekin bat, zeinak, Nafarroako zerga- eta finantza-jarduera Hitzarmen Ekonomikoaren sistema tradizionalaren arabera arautuko dela ezartzen duen.

Beraz, Hitzarmena Nafarroaren finantza-autonomiaren ondorioa da eta ez alderantziz.

Modu berean, Hitzarmenaren izaera itundua aitortzen du, alegia, ezin dela unilateralki aldatu. Erreformatu ahal izateko, alderdien arteko negoziazioa beharrezkoa izango da eta, baita, ondoren, Nafarroako Parlamentuak eta Gorte Nagusiek izapidetzea ere; onetsia edo gaitzetsia soilik izan daiteke, ez aldatua, dagokien ganberetan.

Testuak bi administrazioen arteko nahitaezko koordinazioa eta lankidetza, bi erregimen fiskalak harmonizatzeko arauak eta Nafarroak transferitu ez zaizkion zerbitzuengatik eta funtzioengatik Estatuari egin beharreko ekarpena kalkulatzeko irizpideak ezartzen ditu.

1990eko uztailak 31n sinatu zen eta, Parlamentuan izapidetu ondoren, urte hartako abenduaren 27an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE). Ordutik aurrera, 1993an, 1997an, 2003an, 2007an, 2015ean eta 2022an eguneratua izan da, batez ere, Espainiako zerga-sisteman izandako aldaketetara egokitzeko.

Hitzarmen Ekonomikoak Nafarroako Parlamentuan eta Gorte Nagusietan gehiengoaren babesa lortu du, bai onespenean bai ondoren egin zaizkion aldaketetan; emandako botoen % 97a aldekoa izan baita eta botoen % 1a baino ez kontrakoa eta % 2a abstentzioa.

Gehiago jakiteko, irakurri honako liburua:
"Los convenios económicos entre Navarra y el Estado. De la soberanía a la autonomía armonizada", Juan Cruz Allirena.

Zergen harmonizazioa

Espainian zerga-erregimen desberdinak batera existitzeak zerga-bilketan administrazio bakoitzaren eskuduntza zedarrituko duten arauak ezartzera behartzen du. Arau horiek, konexio-puntu izen teknikoarekin ezagutzen direnak, zergen harmonizazioa deitzen den mekanismo baten bitartez finkatzen dira.

Hitzarmen Ekonomikoak zerga bakoitzaren araudia egiteko eta zerga horiek biltzeko eskuduntza zein administraziori –nafarra edo zentrala– dagokion zehazteko balio du.

Arau orokorra da Nafarroak Europak eta Espainiak zeharkako zergei, horien artean, BEZa eta zerga bereziak (alkohola, hidrokarburoak, tabakoa eta abar), aseguru-primei, jokoaren gaineko zergei eta abarri dagokienez ezarritakora egokitu behar duela.

Alabaina, autonomia zabala du bere lurraldeko tasak eta zerga zuzenak, horien artean, PFEZa eta Ondarearen, Sozietateen, Oinordetzen eta Dohaintzen Zerga eta abar arautzeko eta biltzeko.

Edonola ere, autonomia hori hainbat parametrok mugatzen dute eta Nafarroak horiek errespetatu egin behar ditu. Hitzarmenean zehazten dira. Batik bat honako hauek dira:

  • Zergen Lege Orokorrean erabiltzen den terminologia eta kontzeptuak erabili beharko ditu.
  • Presio fiskalak, oro har, ezin du erregimen orokorrekoa baino txikiagoa izan. Horrek esan nahi du Estatuak zergen bitartez urte batean sortutako BPG-aren % 20a biltzen badu, Nafarroak ere ehuneko baliokidea lortu behar duela zerga gutxiago ordaintzea ekiditeko.
  • Bi lurraldeen artean pertsonen, ondasunen, kapitalen eta zerbitzuen zirkulazio askea eta kokapena bermatu behar ditu.

Bestetik, Hitzarmenak finantza-konpentsaziorako mekanismo bat ezartzen du, zerga doikuntzak deituak, arau edo konexio-puntu horiek zerga jakin baten bidezkoa eta zuzena izango den banaketa bermatzen ez duten kasurako.

Hori gertatzen da hainbat zeharkako zergekin, horien artean, BEZa eta fabrikazioko zerga bereziekin (alkohola, garagardoa, hidrokarburoak eta tabakoa); izan ere, badira nafarrek egindako kontsumoengatik erregimen orokorrean zergak ordaintzen dituzten enpresak eta, baita, alderantziz ere.

Arau horiek interpretatzerakoan sor daitekeen edozein desadostasun Hitzarmenaren Batzorde Arbitralak ebatziko ditu.

Estatuari egiten zaion ekarpena

Nafarroak, urtero, ekarpen ekonomikoa egiten dio Estatuari transferituta ez dituen zerbitzuengatik, hala nola, pentsio jakin batzuen ordainketa eta langabezia laguntza, eta herrialde osoan komunak diren zerbitzuengatik ere bai, hala nola, Estatuaren zorraren interesen ordainketa, Europar Batasunaren aurrekonturako ekarpena, defentsa, kanpo gaiak eta instituzio zentralak (Koroa, Gorte Nagusiak eta abar). Bereganatu gabeko eskuduntzak/zamak gisa ezagutzen dira.

Hurrengo grafikoan, ekarpenak eta gainerako politika publikoek Nafarroako Aurrekontu Orokorrean duten pisua ikus dezakegu. 2015-2019 bosturtekoan, baliabide guztien %13a Estatuari ekarpen ekonomikoa ordaintzera bideratu da.
 
Grafikoa, 2015-2019 bosturtekoan egindako ekarpenarekin.
 
Estatuari egin behar zaion ekarpen ekonomikoa 1990eko Hitzarmen Ekonomikoaren arabera kalkulatzen da jarraian adierazten den moduan:

Hasteko, Nafarroak bere gain hartu ez dituen eskuduntzen/zamen zenbatekoa zehazten da. Horretarako, urtebeterako Estatuaren gastuen aurrekontua hartzen da erreferentziatzat eta zifra horri Nafarroari transferitutako eta, beraz, Estatuak lurralde horretan eskaintzen ez dituen zerbitzuen partidak kentzen zaizkio. Bere gain hartu gabeko zama horietan, espresuki sartuta leudeke lurralde arteko konpentsazio-funtsak eta estatu-zorraren ordainketa.

Hortik ateratzen den zenbatekoari indize bat aplikatzen zaio, batez ere, Nafarroak Estatuko aberastasunari egiten dion ekarpenaren arabera zehazten dena. Ehuneko hori, egozpen-indize gisa ezagutzen dena, %1,6koa da, bere biztanleriaren arabera finkatuko balitz baino handiagoa, izan ere, Nafarroa Espainiako erkidegorik aberatsenetakoa eta biztanleria gutxienetakoa duena da.

Behin indize hori bere gain hartu ez dituen eskuduntzen/zamengatik biderkatuta ekarpen osoa lortzen da eta horri konpentsazio-mekanismo batzuk aplikatzen zaizkio Hitzarmen Ekonomikoan sartuta ez dauden zerga- eta tasa-multzo batengatik –Estatuak modu esklusiboan jasotzen duena–, Estatuko aurrekontuan egindako defizitarengatik (zeinak, orain egindako gastuen ordainketa etorkizunera atzeratzen duen) eta abar.

Ekarpen osoari konpentsazio horiek kenduta ekarpen likidoa aterako da eta hori izango da Nafarroak Estatuari bere gain hartu ez dituen eskuduntzen/zamengatik benetan ordainduko dion zenbatekoa.

Kalkulua bost urtetik behin egiten da duen konplexutasunagatik. Albisteen atalean kontsulta daiteke bosturteko bakoitzeko hitzarmenak.

Bosturtekoaren lehenengo urtea oinarri-urtetzat hartzen da. Bosturteko berdineko gainerako urteetan, ekarpena eguneratu egingo da itundutako zerga berdinengatik Estatuak biltzen duenaren arabera.

Honek Nafarroarentzako badu arrisku bat, izan ere, Estatuaren diru-sarrerak handitu eta Nafarroakoak ehuneko berdinean handitzen ez badira, Nafarroak Estatuari egin beharreko urteko ekarpenaren zenbatekoa handitu egingo da eta, ondorioz, Nafarroak bere zerbitzuak, horien artean, osasuna, hezkuntza eta gizarte-politikak, finantzatzeko diru gutxiago izango du.

Nafarroaren eta Estatuaren arteko koordinazioa

Hitzarmen Ekonomikoaren izaera itundua dela eta, bi administrazioen –nafarra eta zentrala– artean koordinazio-organoak daude, bai horien onespena eta aldaketa negoziatzeko bai hari jarraipena egiteko eta haren interpretazioan sor daitezkeen desadostasunak ebazteko.

Hitzarmenaren edozein aldaketa negoziatzen eta onesten duena. Hamasei pertsonez osaturik dago, administrazio bakoitzeko zortzi pertsonez. Nafarroako ordezkaritza foru-ogasuneko arduradunez eta Parlamentuan ordezkaritza duten partidu politikoen ordezkariez osaturik dago; ordezkaritza zentrala, berriz, administrazioko goi-karguez soilik osaturik dago.

Hitzarmena aplikatzerakoan administrazioen arteko lankidetza egokia bermatzen du. Beste funtzio batzuen artean honako hauek ditu: Nafarroak Estatuari egin beharreko urteko ekarpena adosten du, zerga-doikuntzak kalkulatzeko metodoa finkatzen du, Nafarroako defizitaren eta zor publikoaren muga ezartzen du, administrazio bakoitzaren zerga-araudia Hitzarmenari egokitzen zaion ebaluatzen du eta abar. Gutxienez, urtean bitan biltzen da eta administrazio bakoitzeko sei ordezkariz osaturik dago.

Zerga-harmonizazio gaiei dagokienez Hitzarmenaren interpretazioan eta aplikazioan bi administrazioren artean sortzen diren desadostasunak eta gatazkak ebazten ditu. Hiru kidez osaturik dago, Nafarroako eta Estatuko ogasuneko zorroen titularrek izendaturikoak; hauek sei urterako izendatzen dira zerga-gaietan entzutetsuak diren pertsonen artean (74/2017 Foru Agindua eta 31/2019 Foru Agindua).

Batzorde horren akordioak Auzitegi Gorenaren aurrean soilik helegin daitezke, bere Erregelamenduarekin bat.

Ezagutu Batzorde Arbitralaren ebazpenak.